lunes, 6 de febrero de 2012

tradiziotik “gaikako parketara” pauso bat besterik ez dago.

Oi, lur, oi, lur, oi, ene lur nerea... oi, goiz eme, parre gozoz ernea.
Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abailduta sagarrak, oro laño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia...”
horrela dio Benito Lertxundiren abestiak eta hauxe izan daiteke Euskal Herriko postal tipikoa. “Etno-postal” honetan, sagardotegiek leku nabarmena izaten dute, Euskal tradizioren zati batean islatzen baitira.


Denok dakigun bezala, gauza guztiek bere aroa daukate. Gabonak, abenduan ospatzen dira; hondartzara joateko garaia uda da, eta negua, berriz, sagardotegitara joatekoa. Sagardotegi garaia hasteko desiratzen ibiltzan gara, eta hasten denean jendez beteta egoten dira. Inkestei begiratuz, Gipuzkoan, egunean, bi tona haragi kontsumitzen da, eta Euskal herriko sagardotegietan, urtero hamabosten bat millioi litro sagardo egiten da; hau dela eta, komeni da ez ahaztea garai batean Euskal Herrian sagardoa eguneroko edaria izan zela.


Denboraren poderioz, garai hartako baserri batzuk, egun sagardotegi bihurtu dira. Alde batetik, sagardotegiak tradizioa mantentzen saiatu ez ezik, elkartasunerako gune eta bertako ekonomiaren onurarako ere badira. Halere, askotan aldi berean modernitatea eta tradizioa mantentzea zaila izaten da. Eta dudarik gabe, sagardotegiek ezin izan diote modernitatearen “lilurari” eutsi.


Lehen, bai lagunen artean egoteko, bai afariaz gozatzeko eta baita sagardoa dastatzeko ere, sagardotegiak izugarrizko aukera ziren. Egun, berriz, esan daiteke sagardotegiak “gaikako parke” bihurtu direla. Azken urteotan, isileko iraultza gertatu da ustekabean; hau da, sagardotegira pelegrinazioa. Urtero, milaka lagun autobusez joaten dira Lourdesera erromesaldian joango balitz bezala; eta masifikazioren ondorioz, sagardotegiak bere xarma eta bere kalitatea galtzen ari dira.


Bizi garen mundua, kontraesanen mundua da. Euskal Herriaren “idiosinkrazia” kontraesanez beteta dago. Tradizioaren eta modernitatearen artean mugitzen da, baina jakin behar da tradizioa eta modernitatea batera izaten. Bestela gerta daitekeena zera da: tradizioa “gaikako parkea” bihurtzea, non barrikak ez diren benetazko barrikak. Ez dut leku bat nahi non txotx egitea posible ez den. Sagardotegiak ezin daitezke harri- kartoizko eszenario bihurtu, horretarako Eurodisney dago.





1 comentario:

  1. kontraesana, borroka, aldaketak, garapena, ona edo txarra... horrelakoa da bizitza.....
    Aupa Monika Lukiinnnn

    ResponderEliminar