Euskal Herriko historian orain dela hamarkada batzuk gertatu denari begiratzen badiogu, konturatuko gara Euskal Herriko hiriak eta herriak asko aldatu direla, gure gizarteraren onerako edo txarrerako.
Hiri handiak ez ezik, txikiak ere aldaketak handiak jasan dituzte. Nire hiria ere asko aldatu da. Adituen esanetan, aldaketak gure mesederako izan dira, hala ere, nik “lehengo” hiriak nahiago ditut.
Nire hiriak jasan dituen aldaketak oso bortitzak izan direlakoan nago. Lehen berdegune asko zegoen, orain berriz, bat besterik ez dago. Lehen hiria, gune soziala zen, elkartzeko, lagunarterako eta lanerako, eta orain ordea, gune desatsegina eta aseptikoa bihurtu da. Hiria gune “homogeneizatua” eta “mekanikoa” bihurtu dela esan dezakegu. Kaleak beti dira berdinak. Hiri bilbe berrietan barrena doazen subjektuek sonanbuluak dirudite, robotak izango balira bezala konportatzen dira, eta gainera robot ezezagunak. Lehen, behintzat, ondoko ateko bizilagunekin harremanak ziren; egun, tamalez, ez dakigu ondoko ateko bizilaguna nor den, zer den, ondo ala gaizki ote den. Hiri modernoak anonimo izateko aukera eman digu, bai, egia da, baina hain anonimoak garenez ez gara ohartzen beste gizon-emakumez inguraturik bizi garela.
Lehen esan dudan bezala, hiriak, emeki baina etekinaren izenean aldatu egin dira, hobeto esanda, aldatzen jarraitzen ari dira. Apaitu ditudan alde txarrak nabarmenak izan arren, badaude alderdi onak ere. Udal batzuek “ekologia” kontzientzia hartu zutenetik, bidegorri eta tranbiak bultzatu egin dituzte eta ibaiak garbitu egin dituzte (ingurunea begiratzea eta usantzea besterik ez dago horretaz konturatzeko), eta neurri hauei esker hirietan kutsadura gutxiago dago.
Hala eta guztiz ere, nik lehen hiriak nahiago ditut, non jendeak elkar ezagutzen genuen, non berdegune asko zegoen gure birikak aire garbi eta freskoaz betetzeko. Egia da garai hartan hiriek oso usain ona ez zutela baina beste aldetik oso zoriontsuak izan ginen usain hartaz inguratuak. Nahiago dut arrosa usainik gabeko hiri bat kale bat anonimoz bete baino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario