miércoles, 25 de enero de 2012

Sagar marmeladen ezkutatuak dauden sekretuak

Eguna hotza argituta ere, goiza oso beroa izan zen; ez otza egiten ez zuelako, aitzitik, termometroak 4 gradu markatu zituen, baizik eta, Xabik bere berotasuna eman zigulako.


Goizetik, Goierri bailarakoek, laino itsua dela eta, baserriak ezkutatzen zizkiguten; hala ere, Ariztizabal, XVI. mendeko baserrira iristea lortu genuen. Iritsi ginen bezain pronto konturatu nintzen goiz hura “magiaz” beteta egongo zela: naturaren sekretuak, Xabiren hitzak, alkimia, ... Alkimia zientziak guztiak bezala, ez da ona edo txarra, baizik eta zer eta nolako erabiltzen diogun geure buruarentzat mesedegarria edo kaltegarria izango da. Xabier entzutea nahikoa izan zen ulertzeko mementu horretatik aurrera nire eskema guztiak apurtuko zirela, berak alkimia ondo erabiltzen baitzekien gizakien eta naturaren arteko oreka lortzeko.


Sagar marmelada egitea izan zen txango honen helburua, eta egin genuen bai, eta oso goxoa gainera. Uhmmm, mila esker Xabi. Baina denborak aurrera egin hala, nire harridura, gero eta handiagoa zen; zenbat eta gehiago entzun orduan eta gehiago harritzen bainintzen. Xabierrek kontatu zigun zer garrantzitsuak ziren erleak fruitu goxoak lortzeko. Nola erabiltzen dituzten zuhaitzen adarrak beste zuhaitzetan txertatzeko, bi urte barru zuhaitz sendo eta fruituz bete lortzeko. Zer erlazio daukaten zuhaitzek Venus planetarekin. Guk sinesteko, moztu egin behar izan zuen adar bat eta adarraren “begiak” kontatzera bultzatu gintuen, honela, ikusiko ahal genuen adarraren zikloa, eta dirudienez Venus planeta eta zikloak elkarri lotuak daude.


Emeki, baina etekinik gab, beste mundu bat nire aurreean hasi zen zabaltzen, non natura, bere lekua galdegiten duen natura, erakusten hasi zitzaidan bere ahalmena eta nola litekeen naturak eta gizakiok elkarrekin lan egitea mundu orekatuagoa lortzeko. Bihar lortuko dugulako itxaropena daukat, aski dabegiak ondo irekitzearekin.


Mila esker Xabi zure jakituriagatik. Paradoxikoki, inoiz ez nintzen sentitu naturatik hain hurbil eta aldi berean hain urrun.




1 comentario: