lunes, 6 de febrero de 2012

tradiziotik “gaikako parketara” pauso bat besterik ez dago.

Oi, lur, oi, lur, oi, ene lur nerea... oi, goiz eme, parre gozoz ernea.
Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abailduta sagarrak, oro laño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia...”
horrela dio Benito Lertxundiren abestiak eta hauxe izan daiteke Euskal Herriko postal tipikoa. “Etno-postal” honetan, sagardotegiek leku nabarmena izaten dute, Euskal tradizioren zati batean islatzen baitira.


Denok dakigun bezala, gauza guztiek bere aroa daukate. Gabonak, abenduan ospatzen dira; hondartzara joateko garaia uda da, eta negua, berriz, sagardotegitara joatekoa. Sagardotegi garaia hasteko desiratzen ibiltzan gara, eta hasten denean jendez beteta egoten dira. Inkestei begiratuz, Gipuzkoan, egunean, bi tona haragi kontsumitzen da, eta Euskal herriko sagardotegietan, urtero hamabosten bat millioi litro sagardo egiten da; hau dela eta, komeni da ez ahaztea garai batean Euskal Herrian sagardoa eguneroko edaria izan zela.


Denboraren poderioz, garai hartako baserri batzuk, egun sagardotegi bihurtu dira. Alde batetik, sagardotegiak tradizioa mantentzen saiatu ez ezik, elkartasunerako gune eta bertako ekonomiaren onurarako ere badira. Halere, askotan aldi berean modernitatea eta tradizioa mantentzea zaila izaten da. Eta dudarik gabe, sagardotegiek ezin izan diote modernitatearen “lilurari” eutsi.


Lehen, bai lagunen artean egoteko, bai afariaz gozatzeko eta baita sagardoa dastatzeko ere, sagardotegiak izugarrizko aukera ziren. Egun, berriz, esan daiteke sagardotegiak “gaikako parke” bihurtu direla. Azken urteotan, isileko iraultza gertatu da ustekabean; hau da, sagardotegira pelegrinazioa. Urtero, milaka lagun autobusez joaten dira Lourdesera erromesaldian joango balitz bezala; eta masifikazioren ondorioz, sagardotegiak bere xarma eta bere kalitatea galtzen ari dira.


Bizi garen mundua, kontraesanen mundua da. Euskal Herriaren “idiosinkrazia” kontraesanez beteta dago. Tradizioaren eta modernitatearen artean mugitzen da, baina jakin behar da tradizioa eta modernitatea batera izaten. Bestela gerta daitekeena zera da: tradizioa “gaikako parkea” bihurtzea, non barrikak ez diren benetazko barrikak. Ez dut leku bat nahi non txotx egitea posible ez den. Sagardotegiak ezin daitezke harri- kartoizko eszenario bihurtu, horretarako Eurodisney dago.





martes, 31 de enero de 2012

altxor bat hitzez beteta

Gauza jakina da, bertso txapelketa bat irabazteko ez dagoela errezeta magikorik, zeren, benetako magia sortzen baita bertsolarien buruan. Nik entzuten diedanean, neure buruari esaten diot gustatuko litzaidakeela beren “erraztasuna” edukitzea hitzekin jolasteko. Hitza da bertsolaritzaren oinarria, bertsolarien tresna. Hitz gutxirekin eta bat-batean, gizakiaren eboluzioa kontatzeko gai dira; Maialen Lujanbiok 2009ko finalean egin zuen bezala.


Esan beharrik ez dago bertsolariak “magoak bezalakoak” direla, magikoak ez ezik, azkarrak eta ironikoak ere dira. Atzo, Lazkao Txikiren, (agian bertso munduko bertsolaririk ironikoena), lagun batzuekin hitz egiteko aukera izan nuen, eta azken hogei urteotan bertsolaritzaren historia asko aldatu dela aditzera eman zidaten. Lehen, ez zegoen eskolarik; egun, berriz, ia herri guztietan badago bertso eskolaren bat. Lehen, bertsolariak gizonak bakarrik ziren; egun, ordea, emakume asko dago. Baina, bertsolaritzaren esentzia da aldatu ez dena, hau da, bertsoak inprobisatzeko ahalmena; bertsoak non doinuak eta isiltasuna, hitzak bezain garrantzitsuak diren. Hori dela eta, ez da harritzeko bertso txapelketa batean milaka lagun elkartzea, isiltasun betean, arte hau entzutez eta ikusiz gozatzen.


Lehen aipatu dudan bezala, bertsolarien tresna hitza da, bai hitza, bai hitzarik eza, hau da, hutsunea. Bertsolariek inprobisatzen egiten dute, hori da denok ikusten duguna. Inprobisazioaren atzean, ordea, lan asko dago, milaka eta milaka ordu hitzekin jolasten, ikasten, errima osatzen, bertsoak konpontzen, bertsoak desegiten buruan gordetzeko. Haiek badakite, hitzak beren altxorra direla, eta ahalik eta ondoen egiten ahalegindu dira , egun batean, saioz saio gure aurrean erakusteko.


Ez da beharrezkoa bertsolaritzari buruz asko jakitea bertsoen edertasunaz gozatzeko; euskara jakitea besterik ez duzu behar, hitzekin “jolasten” duen beste edozein arte ulertzeko bezala. Ni bide erdian nago, euskara ikasten ari naiz, bertso batzuk ulertzen ditut, beste batzuk, berriz, ez. Baina, noizbait, guztiak ulertuko ditudalako itxaropena daukat eta orduan bai, orduan guztiz gozatuko dut; senak esaten didalako bertsolari bakoitzak altxor eder bat gordetzen duela, altxor bat hitzez, soinuz eta isiltasunez beteta.

miércoles, 25 de enero de 2012

Sagar marmeladen ezkutatuak dauden sekretuak

Eguna hotza argituta ere, goiza oso beroa izan zen; ez otza egiten ez zuelako, aitzitik, termometroak 4 gradu markatu zituen, baizik eta, Xabik bere berotasuna eman zigulako.


Goizetik, Goierri bailarakoek, laino itsua dela eta, baserriak ezkutatzen zizkiguten; hala ere, Ariztizabal, XVI. mendeko baserrira iristea lortu genuen. Iritsi ginen bezain pronto konturatu nintzen goiz hura “magiaz” beteta egongo zela: naturaren sekretuak, Xabiren hitzak, alkimia, ... Alkimia zientziak guztiak bezala, ez da ona edo txarra, baizik eta zer eta nolako erabiltzen diogun geure buruarentzat mesedegarria edo kaltegarria izango da. Xabier entzutea nahikoa izan zen ulertzeko mementu horretatik aurrera nire eskema guztiak apurtuko zirela, berak alkimia ondo erabiltzen baitzekien gizakien eta naturaren arteko oreka lortzeko.


Sagar marmelada egitea izan zen txango honen helburua, eta egin genuen bai, eta oso goxoa gainera. Uhmmm, mila esker Xabi. Baina denborak aurrera egin hala, nire harridura, gero eta handiagoa zen; zenbat eta gehiago entzun orduan eta gehiago harritzen bainintzen. Xabierrek kontatu zigun zer garrantzitsuak ziren erleak fruitu goxoak lortzeko. Nola erabiltzen dituzten zuhaitzen adarrak beste zuhaitzetan txertatzeko, bi urte barru zuhaitz sendo eta fruituz bete lortzeko. Zer erlazio daukaten zuhaitzek Venus planetarekin. Guk sinesteko, moztu egin behar izan zuen adar bat eta adarraren “begiak” kontatzera bultzatu gintuen, honela, ikusiko ahal genuen adarraren zikloa, eta dirudienez Venus planeta eta zikloak elkarri lotuak daude.


Emeki, baina etekinik gab, beste mundu bat nire aurreean hasi zen zabaltzen, non natura, bere lekua galdegiten duen natura, erakusten hasi zitzaidan bere ahalmena eta nola litekeen naturak eta gizakiok elkarrekin lan egitea mundu orekatuagoa lortzeko. Bihar lortuko dugulako itxaropena daukat, aski dabegiak ondo irekitzearekin.


Mila esker Xabi zure jakituriagatik. Paradoxikoki, inoiz ez nintzen sentitu naturatik hain hurbil eta aldi berean hain urrun.




Nik platerak ur berotan eta zuk kobreak eta letoiak distirarazi


Tamalez, gauza gutxi dira denboraren poderioz aldatzen ez direnak, eta horietako bat etxeko zereginak nork egiten dutenak da; etxeko intimitateari begirada bat besterik ez zaio eman behar horretaz konturatzeko, hau da, emakumeen ardura dela gizonezko askoren ustez.


Gizonek “laguntzen” dutela esanda ere, oso gutxi dira etxeko lanak aritzen direnak. Bestaldetik, esan beharrik ez dago “laguntzen” hitzak asaldatu ez ezik, sutan ere bai jartzen nauela. Hasteko, lagundu hitzak esan nahi duena da, hain zuzen ere, norbaitek gure laguntza behar izanez gero, emango geniokela. Lagundu?, baina, ez gara zu eta biok etxe beran bizi?, beraz bion artean egin beharko ditugu gauzak, ezta? Hona hemen, nire ustean, arazo honen klabea: etxeko zereginak emakumeen ardura dela gizonezko askoren iritsiz.


Orduan, neure buruari galdetzen diot zer gertatu ote den horrelako pentsamenduak izateko. Eta kaleetan, azalpen bakarra entzuten dudana da guk, emakumeok, erru osoa daukagula, umek etxean ezer ez egiteko hezten baitugula; horrekin ezin dut ados egotea, egia ez delakoan bainago.


Alde batetik iruditzen zaidana da, baieztapena horrek jarrera oso matxista ezkutatzen duela. Beste aldetik, okerrenean, horrelako izan hala ere, uste dut, gizonak, etxeko zereginak gizonen eta emakumeen artean egin behar direnaren jakitun direla; baina askoz ere erosoagoa da etxean ezer ez egitea edo “laguntza” pixka bat ematea. Badute azala!


Hortaz, arazo honen abiapuntua emakumeen seme-alaben heziketan ez delakoan nago, baizik eta semearen, hobeto esanda, gizonaren jarreran.


Ez dago aitzakiarik. Etxetik kanpo lan egiten dutelako aitzakiaz, ez dute etxean ezer egin nahi, baina, ezkerrak, gauzak aldatzen ari direla eta badira ere emakumeek (gero eta gehiago), etxetik kanpo lan egiten dutenak, beraz..... etxearen garbiketa, erosketak egin , otorduetarako zer prestatu erabaki, sukaldekoak egin, esate baterako, ez dira sexuen araberako banaketako kontua jadanik izango. Sexuen arteko egiazko parekotasunaren alde izan behar da bai etxean eta baita etxetik kanpo ere. Nik platerak ur berotan pasatuko ditut eta zuk kobreak eta letoiak distirarazi ditzakezu .





Nahiago dut arrosa usainik gabeko hiria

Euskal Herriko historian orain dela hamarkada batzuk gertatu denari begiratzen badiogu, konturatuko gara Euskal Herriko hiriak eta herriak asko aldatu direla, gure gizarteraren onerako edo txarrerako.

Hiri handiak ez ezik, txikiak ere aldaketak handiak jasan dituzte. Nire hiria ere asko aldatu da. Adituen esanetan, aldaketak gure mesederako izan dira, hala ere, nik “lehengo” hiriak nahiago ditut.

Nire hiriak jasan dituen aldaketak oso bortitzak izan direlakoan nago. Lehen berdegune asko zegoen, orain berriz, bat besterik ez dago. Lehen hiria, gune soziala zen, elkartzeko, lagunarterako eta lanerako, eta orain ordea, gune desatsegina eta aseptikoa bihurtu da. Hiria gune “homogeneizatua” eta “mekanikoa” bihurtu dela esan dezakegu. Kaleak beti dira berdinak. Hiri bilbe berrietan barrena doazen subjektuek sonanbuluak dirudite, robotak izango balira bezala konportatzen dira, eta gainera robot ezezagunak. Lehen, behintzat, ondoko ateko bizilagunekin harremanak ziren; egun, tamalez, ez dakigu ondoko ateko bizilaguna nor den, zer den, ondo ala gaizki ote den. Hiri modernoak anonimo izateko aukera eman digu, bai, egia da, baina hain anonimoak garenez ez gara ohartzen beste gizon-emakumez inguraturik bizi garela.

Lehen esan dudan bezala, hiriak, emeki baina etekinaren izenean aldatu egin dira, hobeto esanda, aldatzen jarraitzen ari dira. Apaitu ditudan alde txarrak nabarmenak izan arren, badaude alderdi onak ere. Udal batzuek “ekologia” kontzientzia hartu zutenetik, bidegorri eta tranbiak bultzatu egin dituzte eta ibaiak garbitu egin dituzte (ingurunea begiratzea eta usantzea besterik ez dago horretaz konturatzeko), eta neurri hauei esker hirietan kutsadura gutxiago dago.

Hala eta guztiz ere, nik lehen hiriak nahiago ditut, non jendeak elkar ezagutzen genuen, non berdegune asko zegoen gure birikak aire garbi eta freskoaz betetzeko. Egia da garai hartan hiriek oso usain ona ez zutela baina beste aldetik oso zoriontsuak izan ginen usain hartaz inguratuak. Nahiago dut arrosa usainik gabeko hiri bat kale bat anonimoz bete baino.